
Behin, udaran jaitsi ginen, sokaz lagundurik. Beste batean, orain dela gutxi, eskiak eta erraketekin saiatu ginen, baina elurretan gehiegi sartzen ginela, handia eta biguna, eta gu gogo gutxirekin, kale egin genuen.
Hor nuen ba, lepo hori zai, eta, larunbatean, elur aproposarekin, nahiko bildua, nahiz eta hotzik apenas egin gogor xamarra, botekin soilk ez baina kranpoiekin igotzeko primerakoa. Han nengoen, bakarrik, nire aldapatxoan, motxila barruan aspaldian eramandako materiala erabiltzen, baezpareko tresnak lan egin zuten larunbatean. Bi pioleta eraman nituen eta biak erabili.
Argazkiko erdialdera, goraino iristen den elur bidetxotik egin nuen igoera, motxa eta polita. AGUR.